domingo, 2 de diciembre de 2012

Metus.

Zu hurbil izatera; neure alboan egotera ohitu nahi ez baitut altxatu egin naiz. 
Ez dut, zuk ni ez nagoela konturatzeagatik, ­­­­­zu ohetik altxatzera ohitu nahi; baina, behintzat, uler iezadazu. Eta ez dut zure oroitzapenengandik neure burua ihes egiten ikusi nahi; ez dut nigan dagoen zure zati guztiaz libratu behar izan nahi. Ez ditut zeure keinuak, niri begiratzeko duzun era eta irteten zaizkizun irribarre erdi horiexek ahaztu behar izan nahi. Ez dut guretzat zer esan nahi duen eta zer esan nahi izan zuen hau guztia ahaztu behar izan nahi.
Zaila da gure artean gertatzen ari den guzti-guztia egunen batean ziur buka dadila eta ahaztu beharko dezadala imajinatzea eta, berriro, nire mugikorraren pantailan agertzen den telefono-zenbakia zurea ez izatera ohitu behar izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario